XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mugaz honantzaldeko emakume askok hartu zuen parte aldizkariaren inguruan eratutako ekintzetan, bai idaztien bidez, bai hitzaldiak emanez.

Bestelako bitartekorik ere bazegoen, eta ez gutxi, baina aipaturiko aldizkaria da erreferentziak bilatzerakoan jabetzen dena.

Historiaren une honetantxe has gaitezke zerrenda luzeak osatzen.

Izenik ez dugula ez dezaten esan, hona batzuk: Madalena Jauregiberri, Mayi Ariztia (...).

Izen batzuek izen diraute; beste batzuk idazle modura sartu dira literaturaren historian.

Hautaketa naturala, norberaren ahalbide eta gaitasunaren araberakoa? Edota beste hainbat arrazoik ezarritako desagertzea?.

Nork jakin, guzti hauen lana hain gaizki ezagutzen dugun une honetan.

Dena dela, erabilitako erizpideak zorrotzegiak ez badira ere, sorta polita osa daiteke aurreko zerrendatik hartutako izenekin.

Batetik, hiru emakumezko izen elkar ditzakegu, ezagunak hirurak: 1884ean Atharratzeko kantoiko Alotzen jaiotako Madalena Jauregiberry, eta 1888an Gipuzkoako Zumaia eta Deban munduratutako Julene Azpeitia eta Tene Mujika.

Hirurok izendatu zituen ohorezko euskaltzain Euskaltzaindiak 1975ean, eta hiru idazle hauen ohoretan eskaini zuen Luis Villasantek, urte bereko ekainaren 27an, Emakumea euskal literaturan hitzaldia.

Gabriel Aresti hil ondoko lehenengo batzarrea zen orduko hura, eta Aresti zenaren eskariari erantzun egin zion Villasantek, hil-berriak proposatu bait zuen hilabete batzuk lehenago, Emakumearen nazioarteko urtea zenez gero, Euskaltzaindiak emakumearen ohoretan zerbait egin zezala.

Ikuspegi orokorra eskaintzeaz gain, hiru idazleak honela aurkeztu zituen Euskaltzainburuak: .